ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2013ko ZIRKUITUA.

(PARTIDA AZKARRETAKO EUSKAL ZIRKUITUA).

 

 

 

            2013. urtearekin batera 2013ko Euskal Zirkuitua amaitu da. Abadiño talde bizkaitarra berriz izan da Zirkuituko garailea.

 

            Jokatutako torneoetatik talde bakoitzaren 10 onenek soilik puntuatu dute. Torneo bakoitzean Zirkuituan izen emandakoen artean, lehenengo taldeak 12 puntu jaso ditu; bigarrenak, 10; hirugarrenak, 8; laugarrenak, 7; bosgarrenak, 6; seigarrenak, 5; zazpigarrenak, 4; zortzigarrenak, 3; bederatzigarrenak, 2; hamargarrenak eta gainontzekoek, 1.

 

            Jokatutako Torneoak: 34 (iaz, 36). Talde parte hartzaileak: 42 (iaz baino bat gehiago).

 

         34 TORNEOAK.

 

1)    2013-04-06. Oporretan azkarrago jokatzen da V. Torneoa (Burlatan): Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

2)    2013-04-10. San Viatorko XXVI. Torneoa (Gasteizen): Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

3)    2013-04-20. Liebana Haraneko III. Torneoa (Potesen, Kantabria, Espainia): Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

4)    2013-05-12. San Martin de Loinaz XLIII. Torneoa (Beasainen): Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

5)    2013-06-01. Durangoko Extremadurako Etxeko XX. Xake Torneoa (Durangon): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

6)    2013-06-08. Abanto Bizkaiko XVI. Xake Torneoa (Abanto Bizkaian, Bizkaia, Euskal Herria): Solvay 2 (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

7)    2013-06-09. Deba Hiria XXVI. Torneoa (Deban): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

8)    2013-06-15. Abadiñoko XX. Xake Torneoa (Abadiñon): Abadiño A (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

9)    2013-06-16. Leioako VII. Torneoa (Leioan): Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

10) 2013-06-28. Lau Taldetako Sestaoko Torneoa (Sestaon): Sestao (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

11) 2013-06-29. Eibar Hiria XXIX. Torneoa (Eibarren): Gros (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria), garaile.

12) 2013-06-30. Azkoitia Hiria XXXI. Torneoa (Azkoitian): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

13) 2013-07-13. Balentin de Berrio Otxoa XII. Torneoa (Elorrion): Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

14) 2013-07-14. Errenteriako XXIII. Xake Torneoa – Gerardo Elkano X. Oroigarria (Errenterian): Batalla (Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria), garaile.

15) 2013-07-20. Agustin Zamakona XXXII. Oroigarria (Zornotzan): Sestao (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

16) 2013-07-20. Karmena X. Xake Jaialdia (Santurtzin): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

17) 2013-07-21. Ermuako XVIII. Torneoa (Ermuan): Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

18) 2013-08-03. La Boroña Hotela III. Torneoa (Gijonen, Asturias): Dias Ferreira (Matosinhos, Portugal), garaile.

19) 2013-08-17. Burlatako Jaietako X. Torneoa (Burlatan): Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

20) 2013-08-23. Zuri Baltzako V. Torneoa (Bilbon): Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

21) 2013-09-07. Itsas Zaldunak I. Torneoa (Santurtzi): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

22) 2013-09-08 Errioxako XIII Kopa (Logroñon): Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

23) 2013-09-15. Bergara Hiria XLI. Torneoa (Bergaran): Grupo Covadonga (Gijon, Asturias), garaile.

24) 2013-09-15. Eugiko IV. Xake Jaialdia (Eugi, Esteribarko ibarra): Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

25) 2013-09-21. Arrano Elkarteko Taldekako II. Xake Torneoa (Iruñean): Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile.

26) 2013-09-28. Portugaleteko XXIX. Torneoa (Portugaleten): Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

27) 2013-10-05. Santurtziko IX. Torneoa (Santurtzin): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

28) 2013-10-12. E4 Bilbao taldeko V. Xake Torneoa (Bilbon): Sestao (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

29) 2013-10-27. Azpeitia Hiria III. Xake Torneoa (Azpeitia): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

30) 2013-12-07. Elgoibarko XXVII. Torneoa (Elgoibarren): Urnieta (Gipuzkoa, Euskal Herria), garaile.

31) 2013-12-14. Calasanzeko XX. Torneoa (Gasteizen): Calasanz A (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), garaile.

32) 2013-12-15. Castro Urdialesko Torneoa (Castro Urdialesen): Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

33) 2013-12-21. Santamasetako XXV. Xake Torneoa (Arrasaten): Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria), garaile.

34) 2013-12-28. Salcedoko XXVIII. Torneoa (Pielagosko Viaño, Kantabria, Espainia): Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile.

 

         EUSKAL ZIRKUITUKO AZKENEKO SAILKAPEN NAGUSIA (34 TORNEO JOKATUTA).

 

1)      Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 116 puntu (20 torneo).

2)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 97 puntu (19 torneo).

3)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 94 puntu (11 torneo).

4)      Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 92 puntu (8 torneo).

5)      Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 80 puntu (16 torneo).

6)      Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 72 puntu (14 torneo).

7)      Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 70 puntu (17 torneo).

8)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 67 puntu (14 torneo).

9)      Castro Urdiales – 66 puntu (12 torneo).

10)  Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 63 puntu (7 torneo).

11)  Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 57 puntu (8 torneo).

12)  Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 50 puntu (8 torneo).

13)  Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 46 puntu (4 torneo).

14)  Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 40 puntu (4 torneo).

15)  Grupo Covadonga (Gijon, Asturias) – 35 puntu (4 torneo).

16)  SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (Logroño, Espainia) – 35 puntu (4 torneo).

17)  Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 33 puntu (8 torneo).

18)  Arrasate/Arlutz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 29 puntu (3 torneo).

19)  Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia, Euskal Herria) – 29 puntu (5 torneo).

20)  Azkoitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 25 puntu (4 torneo).

21)  Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 23 puntu (3 torneo).

22)  Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 21 puntu (4 torneo).

23)  Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (3 torneo).

24)  Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (6 torneo).

25)  Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 19 puntu (2 torneo).

26)  San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 19 puntu (3 torneo).

27)  Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 18 puntu (4 torneo).

28)  Liebana (Potes, Kantabria, Espainia) – 15 puntu (3 torneo).

29)  Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 14 puntu (3 torneo).

30)  Elgoibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 14 puntu (4 torneo).

31)  Beraun Bera (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (torneo bat).

32)  Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (3 torneo).

33)  Paz de Ziganda (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

34)  Ermua (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

35)  Arambizkarra (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

36)  Laudio (Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

37)  Dama Blanca (Logroño, Espainia) – 6 puntu (torneo bat).

38)  E4 Bilbao (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).

39)  Santikutz (Legazpi, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).

40)  Deba (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).

41)  Gallarta (Abanto Bizkaia, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (torneo bat).

42)  Al Mas Odi (Pielagosko Renedo, Kantabria, Espainia) – Puntu bat (torneo bat).

 

         EUSKAL ZIRKUITUAREN HISTORIA.

 

            1988an, I. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Azkoitia (Gipuzkoa), bigarren; Aretxabaleta (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            1989an, II. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Azkoitia (Gipuzkoa), bigarren; Durango (Bizkaia), hirugarren.

 

            1990ean, III. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Elgoibar (Gipuzkoa), bigarren; Arrasate (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            1991n, IV. Euskal Zirkuituan: Durango (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Zornotza (Bizkaia), hirugarren.

 

            1992an, V. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Arrasate (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            1993an, VI. Euskal Zirkuituan: Durango (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            1994an, VII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Durango (Bizkaia), hirugarren.

 

            1995ean, VIII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            1996an, IX. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Azkoitia (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            1997an, X. Euskal Zirkuituan: Castro Urdiales, garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Azkoitia (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            1998an, XI. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Ermua (Bizkaia), hirugarren.

 

            1999an, XII. Euskal Zirkuituan: Ermua (Bizkaia), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Eibar (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            2000n, XIII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Ermua (Gipuzkoa), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

 

            2001ean, XIV. Euskal Zirkuituan: Ermua (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

 

            2002an, XV. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            2003an, XVI. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            2004an, XVII. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Zornotza (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            2005ean, XVIII. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Eibar (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            2006an, XIX. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Zornotza (Bizkaia), hirugarren.

 

            2007an, XX. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Portugalete (Bizkaia), hirugarren.

 

            2008an, XXI. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Tolosa (Gipuzkoa), bigarren; Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), hirugarren.

 

            2009an, XXII. Euskal Zirkuituan: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile; Santurtzi (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            2010ean, XXIII. Euskal Zirkuituan: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

            2011n, XXIV. Euskal Zirkuituan: Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile; Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

 

            2012an, XXV. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), bigarren; Zornotza (Bizkaia), hirugarren.

 

            2013an, XXVI. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia), bigarren; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), hirugarren.

 

         PALMARESA.

 

1)    Abadiño (Bizkaia) – 7 titulu.

2)    Eibar (Gipuzkoa) – 7 titulu.

3)    Zornotza (Bizkaia) – 4 titulu.

4)    Durango (Bizkaia) – 2 titulu.

5)    Ermua (Bizkaia) – 2 titulu.

6)    Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – 2 titulu.

7)    Castro Urdiales – Titulu bat.

8)    Solvay (Torrelavega, Espainia) – Titulu bat.

 

         ABADIÑOK EIBAR HARRAPATU DU PALMARESEAN.

 

            Euskal zirkuituaren historia aldatzen hasi da. 2002an zazpi zirkuitu irabaziak zituen Eibar taldeak. Abadiñok, bat ere ez. 11 urte geroago, Abadiñok berdindu du Eibar taldea tituluetan: Zazpi.

 

            2003an hasi zen Eibar taldearen gainbehera. Orduan, bigarren geratu zen Abadiñoren atzetik. Ordutik aurrera behin bakarrik zapaldu du podiuma. 2005ean Eibar izan zen Zirkuituko hirugarrena.

 

            Azkeneko 11 urteetan 7 aldiz izan da Abadiño Zirkuituko garailea, behin bigarren eta beste behin hirugarren. Soilik 2009an eta 2010ean geratu da podiumetik kanpo, Errenteriako Kultur Sustapenak irabazitako zirkuituetan.

 

            Aurten 20 torneo jokatuta, Abadiño izan da torneo gehien jokatu dituen taldea ere.

 

            Horretan huts egin du Solvay talde kantabriarrak. Zortzi torneo jokatuta ezin da zirkuitua irabazi. Zortzi torneotan 92 puntu irabazi ditu, zazpitan 12 puntu eskuratu ondoren eta batean 8. Bi torneo gehiago jokatu eta irabazi izan balitu, Abadiñorekin berdinduta bukatuko zuen denboraldia eta auskalo nor izanen zen Zirkuituko garailea. Baldintza horietan, laugarren geratu da, Santurtziko Itsas Zalduna eta Burlatako Mikel Gurea taldeen atzetik.

 

            Itsas Zaldunak taldea urteko ustekabea izan da. Lehenengo aldiz parte hartu du eta gogo handiz (19 torneotan parte hartu baitu). Gainera, ongi arituta (97 puntu eta bigarren Zirkuituko Sailkapen Nagusian).

 

            Mikel Gurea ere itzuli da podiumera 3 urteren ondoren. 2010ean, bigarren izan zen.

 

 

 

 

2013-12-28.

 

                Iturria: Txelu Fernandez Gutierrez (EXF-FVA).